Washington Footbal Team

Historia

Washington Football Team, lehen Washington Redskins bezala ezaguna, Ameriketako Estatu Batuetako futbol talde profesional bat da. National Football League-ko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Ekialdeko Dibisioan lehiatzen dira eta euren partidak FedEx Field delakoan jokatzen dituzte, Landover hirian, Maryland.

Taldea Bostonen sortu zen 1932ko uztailean Boston Braves izenarekin (orain Atlantan jokatzen duen izen bereko beisbol taldearekin harremanik ez zuena), baina urte bat beranduago Redskins izena hartu zuten AEBetako hiriburuan 1937an ezarri aurretik. Historian zehar Washington Football Team taldeak bi NFL txapelketa, hiru Super Bowls, bost konferentzia-titulu eta hamabost dibisio-titulu irabazi ditu.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute ekialdeko mailan.

Zelaia

  • FedExField.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen koloreak borgoina-kolorea, urrea eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 2 NFL (1937 eta 1942)
    • 3 Super Bowl (1982, 1987 eta 1991)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 5 NFC (1972, 1982, 1983, 1987 eta 1991)
  • Malia-tituluak:
    • 15 NFC East (1936, 1937, 1940, 1942, 1943, 1945, 1972, 1983, 1984, 1987, 1991, 1999, 2012, 2015 eta 2020)