Tampa Bay Buccaneers

Historia

Tampa Bay Buccaneers AEBtako Florida estatuko Tampa hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Hegoaldeko Dibisioan lehiatzen dira eta Raymond James Stadiumen jokatzen dituzte etxeko partidak.

Taldea 1974ko apirilean sortu zen, baina 1976ra arte ez zen NFLn sartu. Bere lorpenen eta tituluen artean, sei dibisio-titulu (hiru NFC Central eta hiru NFC Sur), NFCko bi txapelketa eta 2003ko Super Bowl XXXVII txapelketa daude, non Bucsek Oakland Raiders 48-21 garaitu zuen, eta 2021eko Super Bowl LV, Kansas City Chiefs 31-9 taldeari irabazi ziotenean, bere lehen wtaldea bihurtu zelarik.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute hegoaldeko mailan.

Zelaia

  • Raymond James Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak gorria, peltre, laranja eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 2 Super Bowl (2002 eta 2020)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 2 NFC (2002 eta 2020)
  • Maila-tituluak:
    • 6 NFC South (1979, 1981, 1999, 2002, 2005 eta 2007)