SUPER BOWL

Historia

Super Bowl-a National Football League (NFL) txapelketako azken partidari ematen zaion izena da, AEBetako futbol amerikarreko txapelketa profesional nagusia, non Konferentzia Nazionaleko (NFC) eta Konferentzia amerikarreko (AFC) txapeldunak aurrez aurre dauden. Partida, otsaileko lehen igandean jokatzen da, eta bere izena, Lamar Hunt, Kansas City Chiefsen antzinako jabeari zor dio, honek, horrela deitu zuelarik, jokatzen ari ziren gainontzeko bowletatik bereizteko. Ideia burura etorri zitzaion semeak “Super ball” izeneko pilota errebotatzaile batekin jolasten zuelako.

Lehen Super Bowla 1967ko urtarrilaren 15ean jokatu zen (lehen irabazlea Green Bay izan zen), National Football League eta garai hartako American Football League (AFL) txapelketaren arteko akordio baten zati bezala, lehiaketa bakoitzeko garaileek, AEBetako txapelduna erabakiko zuen partida bat joka zezaten. AFL NFLn sartu zenean, liga bakoitza konferentzia bihurtu zen eta jokoa bere txapeldunen artean bihurtu zen. Pittsburgh Steelers eta New England Patriots taldeek irabazi dute gehien (sei aldiz), eta NFLko 32 frankizietatik lau baino ez dira inoiz finalik jokatu.

Sariak

Super Bowleko garailearen  sari nagusia Vince Lombardi Saria da. 1970etik Vince Lombardi entrenatzailearen omenez deitzen da horrela, Green Bay Packers taldearekin lehen bi Super Bowlak irabazi zituena eta urte horretan minbizi baten ondorioz hil zena.

Garaikurraz gain, jokalari bakoitzak txapeldun eraztun bat jasotzen du. Bitxi hauek urre zuriz eta diamantez egiten dira, eta taldearen izena eta Super Bowl-aren edizioa barne hartzen dituzte. NFLk 150 eraztun kostatzen ditu ekipo bakoitzarentzat, unitateko 5.000 dolar inguruko kostuarekin. Frankizia irabazleak nahi duenari eraztunak oparitu diezazkioke, teknikarien, jokalarien, langileen eta zuzendaritzaren artean banatuta. Gehiegizko eraztunak oparitu nahi izanez gero, ekipoak bere gain hartzen du aparteko unitate bakoitzaren kostua.

Gehien irabazi dutenak

  1. New England Patriots  6
  2. Pittsburgh Steelers      6
  3. Dallas Cowboys             5
  4. San Francisco 49ers     5
  5. Green Bay Packers        4
  6. New York Giants            4