Seattle Seahawks

Historia

Seattle Seahawks AEBtako Washington estatuko Seattle hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioan (NFC) lehiatzen dira eta etxeko partidak Lumen Field futbol zelaian jokatzen dituzte.

Seahawks da NFC eta AFCn partida ofizialak jokatu dituen talde bakarra. Tituluei dagokienez, Seahawksek hiru Super Bowl jokatu dituzte, Pittsburgh Steelersen aurka 2006ko Super Bowl XL txapelketan galduz, New England Patriotsen aurka 2015eko Super Bowl XLIX txapelketan galduz eta NFLko lehen titulua irabaziz 2014an Denver Broncos taldea Super Bowl XLVIII  proban irabaziz.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute mendebaldeko mailan.

Zelaia

  • CenturyLink Field.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak itsas urdina, berdea eta grisa dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 1 Super Bowl (2013)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 3 NFC (2005, 2013 eta 2014)
  • Maila-tituluak:
    • 11 NFC West (1988, 1999, 2004, 2005, 2006, 2007, 2010, 2013, 2014, 2016 eta 2020)