San Francisco 49ers

Historia

San Francisco 49ers1. oharra (gaztelaniaz: Los del 49 de San Francisco) Kaliforniako San Francisco badian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football League-ko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioan (NFC) lehiatzen dira, eta bertako partidak jokatzen dituzte Santa Klarako (Kalifornia) Levi ‘s Stadium-en.

49ers taldea NFLko dinastiarik handienetako bat izateagatik ezagutzen da, 14 urtetan bost Super Bowl txapelketa irabazi zituelarik, 1981 eta 1994 artean, horietako lau 1980ko hamarkadan. Super Bowls horiek irabazi zituzten taldeak Joe Montana, Jerry Rice, Ronnie Lott, Steve Young eta Bill Walsh Futbol amerikarraren Ospearen Aretoko kideek zuzendu zituzten. Super Bowleko bost txapelketekin 49ers taldeak Dallas Cowboys taldearekin berdinduta daude, irabazitako garaikur kopuruaren bigarren postuan. 49ers taldeak NFLko partida gehien irabazi zituen denboraldi erregularrean 1980 (104) 1 eta 1990 (113) hamarkadetan.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute mendebaldeko mailan.

Zelaia

  • Levi’s Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak gorria, urrea eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 5 Super Bowl (1981, 1984, 1988, 1989 eta 1994)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 7 NFC (1981, 1984, 1988, 1989, 1994, 2012 eta 2019)
  • Maila-tituluak:
    • 20 NFC West (1970, 1971, 1972, 1981, 1983, 1984, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1992, 1993, 1994, 1995, 1997, 2002, 2011, 2012 eta 2019)