NFC

  • Konferentzia Nazionala (ingelesez: National Football Conference) National Football Leagueko (NFL) bi konferentzietako bat da. NFC liga 1970ean American Football League-arekin (AFL) bat egin ondoren sortu zen. NFCk 13 talde izan zituen urte horretan, eta guztiek NFLn jokatzen zuten fusioa baino lehen. Bien bitartean, AFLko lehengo talde guztiek, Cleveland Browns, Pittsburgh Steelers eta Baltimore Coltsekin batera, American Football Conference (AFC) osatu zuten.