New York Jets

Historia

New York Jets AEBtako New York hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football League-ko (NFL) Amerikar Konferentziaren Ekialdeko Dibisioan (AFC) lehiatzen dira eta euren partidak New Jerseyko East Rutherford hirian dagoen MetLife Stadium estadioan jokatzen dituzte.

Taldea 1959an sortu zen, New Yorkeko Titans izenarekin eta  Amerikar Futbol Ligako (AFL) jatorrizko kide bat zen; beranduago, frankizia NFLrekin batu zen AFL-NFL fusioan 1970ean. Taldea 1960an hasi zen jokatzen Polo Grounds taldean. Gaur egungo izena 1963an hartu zen Jets-ek, lehen aldiz, 1968an egin zuten aurrera kanporaketetara edo playoffetara, eta Super Bowl III txapelketan lehiatzera pasa ziren, non Baltimore Colts garaitu zuten, NFLko klub bat AFL-NFL World Championship Game batean garaitu zuen lehen AFL taldea bihurtuz. 1968tik, Jetak hamahiru aldiz iritsi dira kanporaketetara, eta lau aldiz AFCko Txapelketaren finalera, berriena New England Patriotsen aurka 2009an eta Pittsburgh Steelersen aurka 2010ean. Hala ere, Jetak ez dira inoiz Super Bowlera iritsi 1960ko hamarkadatik.

Konferentzia eta maila

  • American football Conference-an jolasten dute ekialdeko mailan.

Zelaia

  • MetLife Stadium

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak berdea eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 1 Super Bowl (1968)
  • Konferentzia-tituluak:
  • Maila-tituluak:
    • 1 AFL East (1968)
    • 3 AFC East (1969, 1998, 2002)