New York Giants

Historia

New York Giants AEBtako New York hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football League-ko (NFL) Konferentzia Nazionaleko (NFC) Ekialdeko Dibisioan  lehiatzen dira eta euren tokiko partidak New Jerseyko East Rutherford hirian dagoen MetLife Stadium estadioan jokatzen dituzte.


Frankizia 1925ean sortu zen. Beisbol taldetik bereizteko, norekin inolako harremanik ez zuen, 1929an euren izena New York Football Giantsengatik aldatu zuten, euren izen korporatiboa izaten jarraitzen duena. Giantsek NFLko zortzi titulu irabazi dituzte guztira, lau Super Bowl (1927, 1934, 1938, 1956) baino lehenagoko garaian, eta lau Super Bowl iritsi zenetik.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute ekialdeko mailan.

Zelaia

  • MetLife Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak urdina, gorria eta grisa dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 4 NFL (1927, 1934, 1938 eta 1956)
    • 4 Super Bowl (1986, 1990, 2007 eta 20011)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 11 NFC (1956, 1958, 1959, 1961, 1962, 1963, 1986, 1990, 2000, 2007 eta 2011)
  • Maila-tituluak:
    • 16 NFC East (1933, 1934, 1935, 1938, 1939, 1941, 1944, 1946, 1986, 1989, 1990, 1997, 2000, 2005, 2008 eta 2011)