New England Patriots

Historia

New England Patriots AEBtako Massachusetts estatuko Foxborough hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Ameriketako Konferentziaren Ekialdeko Dibisioan lehiatzen dira eta Gillette Stadiumen jokatzen dituzte etxeko partidak.

Taldea 1959ko azaroan sortu zen Boston Patriots izenarekin eta American Football Leagueko (AFL) jatorrizko kideetako bat izan zen. 1971n, frankizia Foxborough herrira joan zen eta gaur egungo izena aldatu zuen Ingalaterra Berriaren omenez.

Konferentzia eta maila

  • American football Conference-an jolasten dute ekialdeko mailan.

Zelaia

  • Gillette Stadium

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak itsas urdina, zilarra, gorria eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 6 Super Bowl (2001, 2003, 2004, 2014, 2016, 2018)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 11 AFC (1985, 1996, 2001, 2003, 2004, 2007, 2011, 2014, 2016, 2017, 2018)
  • Maila-tituluak:
    • 1 AFL East (1936) 
    • 21 AFC East (1978, 1986, 1996, 1997, 2001, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019)