Minnesota Vikings

Historia

Minnesota Vikings AEBtako Mineápolis hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Iparraldeko Dibisioan (NFC) lehiatzen dira, eta etxeko partidak jokatzen dituzte U.S. Bank Stadiumen.

Taldea Max Winterrek sortu zuen 1960an eta 1961ean hasi ziren ligan jokatzen, bere urterik onenak 1970eko hamarkadan Super Bowlera iritsi zirenean izan ziren, defentsako talde handi bat izan zutenean, baina sekula ezin izan dute irabazi. Guztira lau Super Bowls-etan jokatu dute eta guztiak galdu dituzte.

“Vikes” ere deituak NFLko frankiziarik arrakastatsuenetako bat izan dira bigarren garaipenarekin, euren dibisioa 18 aldiz irabaziz, hirugarrena gaur egun ligan jokatzen duten taldeen artean.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute iparraldeko mailan.

Zelaia

  • U.S. Bank Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak morea, horia eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 1 NFL (1969)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 4 NFC (1969, 1973, 1974 eta 1976)
  • Maila-tituluak:
    • 20 NFC North (1968, 1969, 1970, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1980, 1989, 1992, 1994, 1998, 2000, 2008, 2009, 2015 eta 2017)