Miami Dolphins

Historia

Miami Dolphins AEBtako Florida estatuko Miami hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Amerikar Konferentziaren Ekialdeko Dibisioan (AFC) lehiatzen dira eta Miami Gardens hirian dagoen Hard Rock Stadiumean jokatzen dute.

1983tik 1999ra bitartean, Dan Marino quarterbacka NFLren historiako pasatzailerik oparoenetako bat bihurtu zen, ligan zenbait pase marka hautsiz. Dolphins taldeko liderra izan zen 5 dibisio titulu irabaztera, playoffetan 10 agerpen eta Super Bowl XIX txapelketaren finaleraino iristea 1999ko denboraldiaren ondoren erretiratu aurretik.

Konferentzia eta maila

  • American football Conference-an jolasten dute ekialdeko mailan.

Zelaia

  • Hard Rock Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak akuamarina, laranja eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
  • 2 Super Bowl (1973 eta 1974)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 5 AFC (1971, 1972, 1973, 1982 eta 1984)
  • Maila-tituluak:
    • 13 AFC East (1971, 1972, 1973, 1974, 1979, 1981, 1983, 1984, 1985, 1992, 1994, 2000 eta 2008)