Los Angeles Rams

Hstoria

Los Angeles Rams AEBtako Kalifornia estatuko Gran Los Angeles hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football League-ko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioan (NFC) lehiatzen dira eta euren partidak SoFi Stadium-en jokatzen dituzte, Kaliforniako Inglewood hirian.

Frankizia 1936an ezarri zen Clevelanden (Ohio) Cleveland Rams izenarekin. 1946an Los Angelesera joan ziren bizitzera eta 1995ean San Luisera (Missouri), non St. Louis Rams, 2016an berriro Kaliforniara itzuli aurretik.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute mendebaldeko mailan.

Zelaia

  • SoFi Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak urdina, txuria eta horia dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 2 NFL (1945 eta 1951)
    • 1 Super Bowl (1999)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 7 NFC (1950, 1951, 1955, 1979, 1999, 2001 eta 2018)
  • Maila-tituluak:
    • 17 NFC West (1945, 1949, 1967, 1969, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1985, 1999, 2001, 2003, 2017 eta 2018)