Las Vegas Raiders

Historia

Las Vegas Raiders AEBtako Nevada estatuko Las Vegas hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Amerikar Konferentziaren (AFC) Mendebaldeko mailan  lehiatzen dira eta Paradise aldirian dagoen Allegiant Stadiumen jokatzen dute.


Taldea Al Davisek sortu zuen 1960ko urtarrilaren 22an, Oakland Raiders bezala, American Football Leagueko (AFL) jatorrizko kidea. 1982ko maiatzean Davisek taldea Los Angelesera eraman zuen, non Los Angeles Raiders bezala ezagutuak izan ziren. Oaklandera itzuli ziren 1995ean, baina urte luzez estadio berri bat eraikitzeko arrakastarik gabeko negoziazioen ondoren, 2020an Kalifornia utzi eta Las Vegasen kokatu ziren.

Konferentzia eta maila

  • American football Conference-an jolasten dute mendebaldeko mailan.

Zelaia

  • Allegiant Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak beltza, zilarra eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 1 AFL (1967)
    • 3 Super Bowl (1976, 1980 eta 1983)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 4 AFC (1976, 1980, 1983 eta 2002)
  • Maila-tituluak:
    • 3 AFL West (1967, 1968 eta 1969)
    • 12 AFC West (1970, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1983, 1985, 1990, 2000, 2001 eta 2002)