Indianapolis Colts

Historia

Indianapolis Colts AEBtako Indiana estatuko Indianapolis hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football League-ko (NFL) Amerikar Konferentziaren (AFC) Hegoaldeko Dibisioan  lehiatzen dira eta etxeko partidak Lucas Oil Stadium-en jokatzen dituzte, Indyko downtownean.

Frankizia 1953an sortu zen Baltimore Colts izenarekin eta Maryland hirian egon zen 1984 arte, urte horretan Indianako hiriburura lekualdatu zelarik.

Bere historian zehar, Colts taldeak bi Super Bowls (V eta XLI), NFLko hiru txapelketa (1958, 1959 eta 1968), zazpi konferentzia titulu eta hamasei dibisio irabazi ditu.

Konferentzia eta maila

  • American football Conference-an jolasten dute hegoaldeko mailan.

Zelaia

  • Lucas Oil Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak urdina, txuria eta zilarra dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 3 NFL (1958, 1959 eta 1968)
    • 2 Super Bowl (1970 eta 2006)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 7 AFC (1958, 1959, 1964, 1968, 1970, 2006 eta 2009)
  • Maila-tituluak:
    • 16 AFC South (1968, 1970, 1975, 1976, 1977, 1987, 1999, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2013 eta 2014)