Chicago Bears

Historia

Chicago Bears AEBtako Illinois estatuko Chicago hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Iparraldeko Dibisioan lehiatzen dira eta Soldier Field futbol zelaian jokatzen dute.

Taldea Decaturren sortu zen 1920an Decatur Staleys izenarekin eta Arizona Cardinalsekin batera oraindik ligan jarraitzen duten American Professional Football Association (APFA, beranduago NFL) sortu zuten bi frankizia bakarretako bat da. Staleyak Chicagora joan ziren 1921ean eta Bears izena hartu zuten urtebete geroago.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute iparraldeko mailan.

Zelaia

  • Soldier Field.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak itsas urdina, laranja eta txuria dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 8 NFL (1921, 1932,  1933, 1940, 1941, 1943, 1946 eta 1963)
    • 1 Super Bowl (1985)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 4 NFC (1956, 1963, 1985 eta 2006)
  • Maila-tituluak:
    • 19 NFC North (1933, 1934, 1937, 1940, 1941, 1942, 1943, 1946, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1990, 2001, 2005, 2006, 2010 eta 2018)