Arizona Cardinals

Historia

Arizona Cardinals AEBtako Arizona estatuko Phoenix hirian egoitza duen amerikar futbol talde profesional bat da. National Football Leagueko (NFL) Konferentzia Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioan (NFC) lehiatzen dira eta etxeko partidak State Farm Stadiumen jokatzen dituzte, Glendale hirian.

Taldea Chicagon sortu zen Morgan Athletic Club bezala 1898an, hau da, Ipar Amerikako amerikar futbol talderik zaharrena da. 1920an NFLn sartu ziren ligako kide sortzaile bezala eta euren izena Chicago Cardinalsengatik aldatu zuten. 1960an San Luisera (Missouri) joan ziren bizitzera eta St. Louis Cardinals, izen bereko beisbol taldearekin harremanik ez duena. 1980ko hamarkadaren amaieran, frankizia Arizonara joan zen, non Phoenix Cardinals bezala ezagutuak izan ziren, 1994an, gaur egungo izena hartu zuten arte.

Konferentzia eta maila

  • National Football Conference-an jolasten dute mendebaldeko mailan.

Zelaia

  • State Farm Stadium.

Janzkeraren koloreak

  • Taldearen janzkeraren koloreak gorria, txuria eta beltza dira.

Palmares

  • Liga-tituluak:
    • 2 NFL (1925 eta 1947)
  • Konferentzia-tituluak:
    • 1 NFC (2008)
  • Maila-tituluak:
    • 7 NFC West (1947, 1948, 1974, 1975, 2008, 2009 eta 2015)